Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Canon 1238P Erste Schritte Seite 181

Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 144
GARRANTZITSUA
Konektatzean
Ez konektatu energia-kablea eten ezin daitekeen
energia-iturri batera. Horrela, makinak gaizki funtziona
dezake edo hondatu egin daiteke argia joaten denean.
Makina hargune ugariko korronte-entxufe
batera entxufatzen baduzu, ez erabili
gainerakoak beste gailu batzuk konektatzeko.
Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko
korronte-entxufera.
Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoak makinak gaizki funtzionatze
edo datuak galtzea eragin dezake.
Manipulatzea
ABISUA
Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko
usaina badario, kea ateratzen bazaio edo gehiegi
berotu bada, desentxufatu korrontetik berehala
eta jarri harremanetan Canon banatzaile
baimenduarekin. Erabiltzen jarraituz gero, su har
dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio eta
tenperatura altuko osagaiak daude makina
barruan. Makina desmuntatu edo aldatuz gero, su
har dezake edo deskarga elektrikoak sor ditzake.
Jarri makina haurrak energia-kablea eta beste
kable batzuk eta makina barruko tresnak eta
zati elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean.
Bestela, ustekabeko istripuak izan daitezke.
Ez erabili esprai sukoirik makinatik gertu.
Substantzia sukoiak makina barruko zati
elektrikoak ukitzen badituzte, baliteke su
hartze edo deskarga elektrikoak ematea.
Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita
dagoela eta, ondoren, desentxufatu entxufea eta
kableak. Horrela egiten ez baduzu, baliteke
energia-kablea edo bestelako kableak hondatzea,
eta sua piztea edo deskarga elektrikoak ematea.
Entxufea hargune elektrikoan sartuta dagoela
USB kablea sartzean edo ateratzean, ez ukitu
konektorearen metalezko zatia, deskarga
elektrikoa eman baitiezazuke.
Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara
Makinak fluxu magnetiko baxua eta ultrasoinu
uhinak sortzen ditu. Bihotz-markagailua erabiltzen
baduzu eta ohikoak ez diren gauzak sentitzen
badituzu, urrundu makinatik eta joan berehala
medikuarengana.
KONTUZ
Ez jarri objektu pisutsurik makinan, erori egin
baitaitezke eta zauriak eragin.
Segurtasun arrazoiengatik, deskonektatu
entxufea makina denbora luzez erabiliko ez
bada.
Kontuz ireki estalkiak, eskuetan min hartzea
ekiditeko.
Izan eskuak eta jantziak zilindroetatik urrun,
irteerako eremuan. Zilindroek eskuak edo
arropa harrapatzen badizkizute, baliteke min
egitea.
Makinaren barnealdea eta irteerako erretenak
oso bero daude, erabili eta berehala. Saihestu
eremu horiek ukitzea, ez erretzeko. Gainera,
baliteke inprimatutako papera bero egotea ere
irteten denean; beraz, kontuz manipulatu. Ez
bazara kontuz ibiltzen, baliteke erretzea.
Paperaren tiradera
Ez sartu eskuak makinan paper-erretilua
aterata dagoenean, min har baitezakezu.
Energia aurrezlea tekla
Sakatu
(Energia-aurrezlea) segurtasunagatik,
makina denbora luzez erabiliko ez denean,
gauez esaterako. Gainera, itzali pizteko eta
itzaltzeko tekla eta desentxufatu makina
segurtasunagatik, denbora luzez erabili behar
ez denean, oporretan esaterako.
Laser-segurtasuna
Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi
da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza
gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa guzti
mugatuta dagoenez babesteko hodiekin eta kanpoko
estalkiekin, laser-argia ezin da makinatik irten erabiltzen
denean. Irakurri segurtasun-ohar eta -argibide hauek.
Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten
ez den estalkirik.
Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu,
begiak kalte ditzake.
Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak,
doikuntzak edo prozedura-errendimenduak
erabiliz gero, erradiazio-arriskua izan dezake.
Laserraren
segurtasun-abisua
GARRANTZITSUA
Jarraitu kontuz ibiltzeko etiketako eta makinan
aurkitzen diren argibideak.
Ez eman makinari kolpe edo bibrazio indartsurik.
Ez behar ateak, estalkia eta beste zati batzuk
irekitzera edo ixtera. Hori eginez gero, makina
kalte daiteke.
Ez itzali etengailu nagusia edo ireki estalkia,
makina erabiltzen ari den bitartean. Papera
traba daiteke.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen kable
modularra.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen USB
kablea.
Segurtasunarekin
lotutako sinboloak
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Piztuta" posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Itzalita" posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Engoean" posizioa
Sakatu
"Piztuta"
"Itzalita" etengailua
Lur-hartunea
Tentsio arriskutsua barnean. Ez ireki adierazi
ez den estalkirik.
KONTUZ: Gainazal beroa. Ez ukitu.
II. klaseko ekipoa
Zatiak mugitzea: Aldendu gorputzeko atalak
mugitzen diren zatietatik
KONTUZ: Baliteke deskarga elektriko bat
gertatzea. Desentxufatu korrontetik
konektore guztiak.
Hertz zorrotzak daude. Aldendu gorputzeko
atalak hertz zorrotzetatik urrun.
[OHARRA]
Produktuaren arabera, goian adierazitako zenbait
sinbolo itsatsita egon daitezke.
Mantentzea eta
ikuskapenak
Garbitu makina tarteka. Hautsa pilatzen bada,
makinak ez du ongi funtzionatuko. Garbia
dagoenean, ziurtatu hau. Makina erabiltzen ari
zarela arazoren bat gertatuz gero, ikusi
Erabiltzailearen gidaliburua.
Eu
181

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Diese Anleitung auch für:

1238pr

Inhaltsverzeichnis