Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Fagor F 2814 Bedienungsanleitung Seite 60

Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 23
Erabiltzeko ohartarazpenak: 1. Garbigailua
gelditzen baduzu arropa gehiago sartzeko,
egiaztatu ur maila ez dela eskotillaren mailara
heltzen. 2. Funtzio gehigarriek garbiketaren
denbora luzatzen dute. 3. Behin garbiketa-
programa bukatuta, gerta daiteke 2 minutu
itxaron behar izatea atea ireki baino lehen.
3
Mantentzea
3.1 Garbigailuaren kubetaren garbiketa.
Komenigarria da hilean behin egitea.
3.2 Iragazkiaren garbiketa. Komenigarria da
urtean behin egitea.
Kanpotik garbitzeko, erabil itzazu urragarriak
ez diren produktuak, eta ongi lehortu zapi leun
batekin.
4
Diagnostikoak
4.1 Garbigailuak edozein gorabeheraren berri
ematen duen diagnostiko sistema bat du.
Pantailan ikusi ahal izango dituzu edo
aginteen panelaren argiak aldizka argitzen
direnean.
4.1.1 Ez da urik sartzen garbigailuan.
Begiratu ur hornidura, sarrera txorrota,
edo garbitu sarrerako iragazkia.
4.1.2 Ez du ura ateratzen, ezta
zentrifugazioa egiten ere. Egiaztatu
iragazkiaren egoera.
4.1.3 Ez du zentrifugazioa egiten.
Mugitu arroparen karga eta aukeratu berriz
zentrifugazioa.
4.1.4 Ez da abian jartzen. Egiaztatu atea
ongi itxita dagoela.
4.1.5 Beste edozein kodearekin. Abisatu
zerbitzu teknikoari.
4.2 Dardarak edo zaratak. Egiaztatu ongi
instalatuta dagoela (eskuliburu honen 1.1
eta 1.4).
4.3 Ura kubetan. Egiaztatu garbigarriaren
kubeta garbi dagoela (3.1).
4.4 Atea irekitzea. Matxuraren bat edo
korronte-etena badago, atera kubeta
eskulekutik kanporantz eginez, eta sakatu
atzamarrarekin palanka urdina (4.2.1);
eskuinaldean zirritua duen botoi bat ikusiko
duzu, jiratu botoi hori txanpon batekin
ezkerretara, eta eskotilla irekiko da (4.2.2).
54
5
Segurtasuna
• Sareko ur presioa 0,5 eta 1 Mpa (0,5-10
2
kg/cm
). artean egon beharko da.
• Ez erabili luzagarriak ezta egokigailuak ere
garbigailua konektatzeko.
• Instalazio elektrikoa ezaugarrien plakan
adierazitako gehienezko potentziara
egokitu behar da, eta korronte
elektrikoaren hartunea arauzko lurrerako
hartunera.
• Elikatze-kablea hondatuta badago, saldu
osteko zerbitzuak edo prestatutako
antzeko langileak ordezkatu beharko du,
arriskuren bat saihesteko.
• Ez manipulatu garbigailuaren barrualdea.
Konpondu ezin duzun edozein arazo
izanez gero deitu zerbitzu teknikora.
• Ezintasun fisiko, sentsorial edo
mentalagatik edo esperientziarik eta
ezagutzarik ez dutelako modu seguruan
erabili ezin duten pertsonek (haurrak barne)
ez lukete tresna hau erabili behar dagokien
erantzuleak zaindu edo gainbegiratu gabe.
Haurrak zaindu egin beharko dira,
tresnarekin jolasean ibili ez daitezen.
6
Ingurumena
Garbigailua ingurumena babesteko diseinatu
da.
Ingurumena zaintzen du. Kargatu garbigailua
programa bakoitzerako gomendatutako
gehienezko edukierarako; ura eta energia
aurreztuko dituzu. Ahal duzun guztietan ez erabili
aurreikuzketa. Ez erabili garbigarri gehiegi.
Urberritze gehigarria larru sentikorra duten
pertsonen jantzietarako bakarrik erabili.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen
kudeaketa.
Ez nahastu kendutako tresnak etxeko hondakin
orokorrekin.
Hondakinen bilketarako zentro batean utzi zure
garbigailu zaharra.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunean
eta ingurumenean ondorio larriak izatea saihesten
du, eta energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan bertako agintariekin eta garbigailua
erosi zenuen saltokiarekin.
e u s k a r a

Werbung

Inhaltsverzeichnis

Fehlerbehebung

loading

Inhaltsverzeichnis