Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Canon i-SENSYS MF732Cdw Erste Schritte Seite 200

Vorschau ausblenden Andere Handbücher für i-SENSYS MF732Cdw:
Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 154
Eranskina
Mantentzea eta ikuskapenak
Garbitu makina tarteka. Hautsa pilatzen bada,
makinak ez du ongi funtzionatuko. Garbia
dagoenean, ziurtatu hau. Makina erabiltzen ari
zarela arazoren bat gertatuz gero, ikusi Arazoak
konpontzea. Arazoa ezin bada konpondu edo
makina ikuskatu behar dela uste baduzu, ikusi
Arazoa konpondu ezin denean.
ABISUA
Garbitu baino lehen, itzali makina eta
desentxufatu. Ez bada halakorik erabiltzen,
makina su har dezake edo deskarga elektrikoak
eman ditzake.
Eu
Desentxufatu tarteka eta garbitu trapu garbi
batekin, hautsa eta kraka kentzeko. Pilatutako
hautsak aireko hezetasuna beregana dezake
eta su har dezake elektrizitatearekin kontaktua
eginez gero.
Erabili ongi xukatutako trapu hezea, makina
garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko
trapuak. Ez erabili alkoholik, gasoliorik,
pintura-disolbatzailerik edo bestelako
substantzia sukoirik. Ez erabili mukizapi-paperik
edo paperezko eskuoihalik. Substantzia horiek
makina barruko zati elektronikoak ukitzen
badituzten, baliteke elektrizitate estatikoa
sortzea edo su hartzea edo deskarga elektrikoak
ematea.
Begiratu energia-kablea eta entxufea, herdoilik
ez duela, okertutako orratzik, ez dagoela
saretuta, zartatuta edo ez duela bero gehiegi
sortzen egiaztatzeko. Gaizki zaindutako
energia-kablea edo entxufea erabiliz gero,
baliteke su hartzea edo deskarga elektronikoa
ematea.
KONTUZ
Makina barruan tenperatura altuko eta tentsio
handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz
gero, min hartu edo erre egin zaitezke. Ez ukitu
eskuliburuan adierazten ez den makinako
zatirik.
Papera kargatzean edo trabatutako papera
kentzean, ibili kontuz eskuan ebakirik ez
egiteko paper-ertzekin.
Produktu-erabilerari eta irudien
erabilerari buruzko legezko mugak
Produktua dokumentuak eskaneatzeko,
inprimatzeko edo beste era batean
erreproduzitzeko erabiltzeko, eta irudi horiek
produktuaren bidez eskaneatzea, inprimatzea
edo beste era batean erreproduzitzea debeka
dezake legeak eta erantzukizun kriminalak eta
zibilak sor ditzake. Dokumentu horien zerrenda
orokor bat ezarri da behean. Gida gisa
erabiltzeko soilik da. Ez bazaude ziur legezkoa
den produktua erabiltzea dokumentu bat
eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste era batera
erreproduzitzeko, edo eskaneatutako,
inprimatutako edo beste erreproduzitutako
irudiak erabiltzea, lege-aditu bati galdetu
beharko diozu aldez aurretik.
Paper-dirua
Bidaiari-txekeak
Diru-aginduak
Janari-zigiluak
Gordailu-ziurtagiriak
Pasaporteak
Posta-zigiluak (baliogabetuak edo baliogabetu
gabekoak)
Immigrazio-paperak
Identifikazio-plakak edo bereizgarriak
Barne-irabazien zigiluak (baliogabetuak edo
baliogabetu gabekoak)
Zerbitzu-hautapenak edo zirriborro-paperak
Bonuak edo bestelako zor-agiriak
Gobernu-agentzien jaulkitako txekeak edo
zirriborroak
200
Akzio-ziurtagiriak
Motor-ibilgailuen lizentziak eta titulu-
ziurtagiriak
Copyrighta duten lanak / Artelanak, copyright
jabearen baimenik gabe
Segurtasunarekin lotutako sinboloak
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Piztuta" posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Itzalita" posizioa
Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua:
"Engoean" posizioa
Sakatu
"Piztuta"
"Itzalita" etengailua
Lur-hartunea
Tentsio arriskutsua barnean. Ez ireki adierazi
ez den estalkirik.
KONTUZ: Gainazal beroa. Ez ukitu.
II. klaseko ekipoa
Zatiak mugitzea: Aldendu gorputzeko atalak
mugitzen diren zatietatik
[OHARRA]
Produktuaren arabera, goian adierazitako zenbait
sinbolo itsatsita egon daitezke.
v1602_00_eu-ES
Laserraren
segurtasun-etiketa
Kontsumigarriak
ABISUA
Ez bota erabilitako toner-kartutxoak sutara. Su
har dezakete, ondorioz erredurak eta suteak
eraginez.
Nahi gabe tonerraren edukia isuri edo
barreiatuz gero, garbitu kontuz trapu bigun
umel batekin eta ez ezazu toner-hautsa
arnastu. Ez erabili inoiz xurgagailu bat isuritako
tonerraren edukia jasotzeko, xurgagailua
matxuratu edo deskarga estatikoak sortutako
hauts eztanda eragin lezake eta.
KONTUZ
Mantendu toner-kartutxoak eta bestelako
kontsumigarriak umeengandik aldenduta.
Toner-hautsa irentsiz gero, joan medikura edo
pozoi kontrol zentro batera.
Ez saiatu toner-kartutxoa desmuntatzen.
Baliteke hura barreiatzea eta bere hautsa begi
edo ahora sartzea. Horrelakorik gertatuz gero,
garbitu berehala ur hotza erabiliz eta joan
medikuarengana.
Toner-hautsa kartutxotik isuriz gero, ez irentsi
eta ekidin zure azala ukitzeaz. Horrelakorik
gertatuz gero, garbitu berehala xaboi-urez.
Toner-hautsa arnasten baduzu edo hura ukitu
ondoren azala narritatzen bazaizu, joan
medikura edo pozoi kontrol zentro batera.
GARRANTZITSUA
Toner-kartutxoaren maneiua
Ziurtatu toner-kartutxoa heldulekua erabiliz
eusten duzula.
Ez urratu danborraren gainazala (
utzi argiaren eraginpean. Ez ukitu kontaktu
elektrikoak (
) ezta toner-kartutxoaren
memoria ere (
).
Beheko
a
ikuspegia
b
Ez atera toner-kartutxoa makina honetatik edo
babes-poltsatik beharrezkoa ez bada.
Toner-kartutxoa produktu magnetiko bat da.
Ez urbildu magnetismoari sentiberak diren
produktuei, diskete eta disko unitateak
esaterako. Bestela, baliteke gordetako datuak
hondatzea.
Toner-kartutxoaren biltegiratzea
Gorde ondorengoak betetzen dituzten
tokietan erabilera seguru eta egokia
bermatzeko.
Biltegiratze tenperatura tartea: 0 - 35 °C
Biltegiratze hezetasun tartea: 35 - 85% HE
(hezetasun erlatiboa/kondentsaziorik gabe)*
Biltegiratu ireki gabe toner-kartutxoa erabili
behar den arte.
Toner-kartutxoa makinatik biltegiratzeko
kentzean, lotu danborraren babes-estalkia eta
ondoren kokatu kendutako toner-kartutxoa
jatorrizko babes-poltsan edo bildu zapi lodi
batekin.
Toner-kartutxoa biltegiratzean, ez gorde
bertikalki. Tonerra solidotu da eta baliteke
jatorrizko egoerara ez itzultzea, astinduta ere.
* Hezetasun tartearen barruan egonda ere,
baliteke toner-kartutxoaren barnean ur tantak
(kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren
barne eta kanpoaldean tenperatura ezberdina
bada. Kondentsazioak toner-kartutxoaren
inprimaketa kalitatea kaltetuko du.
Ez gorde toner-kartutxoa honako tokietan
Sugarren inguruan
bost minutu edo gehiagoz eguzki-argi edo
argi distiratsu baten eraginpean dagoen toki
baten
Aire gaziegia daukan toki baten
Gas korrosiboak dauden tokietan (aerosol
espraiak eta amoniakoa, adibidez)
Tenperatura eta hezetasun altuak dituen toki
baten
Tenperatura eta hezetasun aldaketa gogorrak
jasan ditzakeen toki baten, baliteke
kondentsazioa sortzea
) eta ez
c

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Diese Anleitung auch für:

I-sensys mf734cdwI-sensys mf735cx

Inhaltsverzeichnis