Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Canon i-SENSYS MF732Cdw Erste Schritte Seite 199

Vorschau ausblenden Andere Handbücher für i-SENSYS MF732Cdw:
Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 154
Makina hargune ugariko korronte-entxufe
batera entxufatzen baduzu, ez erabili
gainerakoak beste gailu batzuk konektatzeko.
Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko
korronte-entxufera.
Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoak makinak gaizki funtzionatze
edo datuak galtzea eragin dezake.
Manipulatzea
ABISUA
Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko
usaina badario, kea ateratzen bazaio edo
gehiegi berotu bada, desentxufatu korrontetik
berehala eta jarri harremanetan Canon
banatzaile baimenduarekin. Erabiltzen jarraituz
gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak
eman ditzake.
Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio eta
tenperatura altuko osagaiak daude makina
barruan. Makina desmuntatu edo aldatuz gero,
su har dezake edo deskarga elektrikoak sor
ditzake.
Jarri makina haurrak energia-kablea eta beste
kable batzuk eta makina barruko tresnak eta
zati elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean.
Bestela, ustekabeko istripuak izan daitezke.
Ez erabili esprai sukoirik makinatik gertu.
Substantzia sukoiak makina barruko zati
elektrikoak ukitzen badituzte, baliteke su
hartze edo deskarga elektrikoak ematea.
Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita
dagoela eta, ondoren, desentxufatu entxufea
eta kableak. Horrela egiten ez baduzu, baliteke
energia-kablea edo bestelako kableak
hondatzea, eta sua piztea edo deskarga
elektrikoak ematea.
Entxufea hargune elektrikoan sartuta dagoela
USB kablea sartzean edo ateratzean, ez ukitu
konektorearen metalezko zatia, deskarga
elektrikoa eman baitiezazuke.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen kable
modularra.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen USB
kablea.
Makinak ateratzen duen zaratak arduratzen
bazaitu
Ingurunearen eta eragiketa moduaren arabera,
makinak ateratzen duen zaratak ardura bazaitu,
makina gelako beste txoko batean instalatzea
gomendatzen da.
Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara
Makinak fluxu magnetiko baxua sortzen du.
Bihotz-markagailua erabiltzen baduzu eta
ohikoak ez diren gauzak sentitzen badituzu,
urrundu makinatik eta joan berehala
medikuarengana.
KONTUZ
Ez jarri objektu pisutsurik makinan, erori egin
baitaitezke eta zauriak eragin.
Segurtasunagatik, desentxufatu makina, ez
bada denbora luzez erabiliko.
Kontuz ireki estalkiak, eskuetan min hartzea
ekiditeko.
Izan eskuak eta jantziak zilindroetatik urrun,
irteerako eremuan. Zilindroek eskuak edo
arropa harrapatzen badizkizute, baliteke min
egitea.
Makinaren barnealdea eta irteerako erretenak
oso bero daude, erabili eta berehala. Saihestu
eremu horiek ukitzea, ez erretzeko. Gainera,
baliteke inprimatutako papera bero egotea ere
irteten denean; beraz, kontuz manipulatu. Ez
bazara kontuz ibiltzen, baliteke erretzea.
Kontu izan objektu pisutsurik, hiztegi bat
esaterako, beirazko platinaren gainean ez
botatzeko, bestela hau hondatu eta zauriak sor
ditzake eta.
Ez mugitu makina aukerazko paper tiradera
instalatuta duela. Bestela, baliteke paper
tiradera erori eta zauriak sortzea.
Elikagailua (elikagailua duten produktuetarako
soilik)
Ez sakatu elikagailua indar handiz, beira liburu
lodien kopiak egiteko erabiltzean. Bestela,
beira apurtu eta zauritu egin zaitezke.
Itxi kontuz elikagailua eskuak ez harrapatzeko;
bestela, min har dezakezu.
Itxi kontuz elikagailua elikagailuaren
atzealdearekin eskuak ez harrapatzeko; bestela,
min har dezakezu.
Akabera-unitatea (akabera-unitatea duten
produktuetarako soilik)
Ez jarri eskuak grapatzen den erretiluaren
zatian (zilindroetatik gertu). Bereziki, kontuz
ibili grapa zorrotzekin, min har baitezakezu.
Paper-erretilua (paper-erretilua duten
produktuetarako soilik)
Ez sartu eskuak makinan paper-erretilua
aterata dagoenean, min har baitezakezu.
Energia aurrezteko tekla (Energia aurrezteko
tekla duten produktuetarako soilik)
Sakatu
(Energia-aurrezlea) segurtasunagatik,
makina denbora luzez erabiliko ez denean,
gauez esaterako. Gainera, itzali pizteko eta
itzaltzeko tekla eta desentxufatu makina
segurtasunagatik, denbora luzez erabili behar
ez denean, oporretan esaterako.
Laser-segurtasuna
Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi
da IEC60825-1:2007 eta EN60825-1:2007 arauetan.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza
gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa
guzti mugatuta dagoenez babesteko hodiekin
eta kanpoko estalkiekin, laser-argia ezin da
makinatik irten erabiltzen denean. Irakurri
segurtasun-ohar eta -argibide hauek.
Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten
ez den estalkirik.
Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu,
begiak kalte ditzake.
KONTUZ
Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak,
doikuntzak edo prozedura-errendimenduak
erabiliz gero, erradiazio-arriskua izan dezake.
Beste neurri batzuk
Jarraitu makinan erantsitako kontuz ibiltzeko
etiketako argibideei.
Ez eman makinari kolpe edo bibrazio
indartsurik.
Ez behar ateak, estalkia eta beste zati batzuk
irekitzera edo ixtera. Hori eginez gero, makina
kalte daiteke.
Ez ukitu toner-kartutxoaren kontaktuak (
makinari kalteak sortu daitezke eta.
a
Ez itzali etengailu nagusia edo ireki estalkia,
makina erabiltzen ari den bitartean. Papera
traba daiteke.
Makina garraiatzean
Makina garraiatzean kaltetu ez dadin, egin
ondorengoa.
Kendu toner-kartutxoak.
Paketatu makina modu seguruan, jatorrizko
kaxa eta paketatze materialak erabilita.
Eu
),
199

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Diese Anleitung auch für:

I-sensys mf734cdwI-sensys mf735cx

Inhaltsverzeichnis