Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Canon LBP112 Bedienungsanleitung Seite 111

Vorschau ausblenden Andere Handbücher für LBP112:
Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 82
Kontsumigarriak
ABISUA 
Ez bota erabilitako toner-kartutxoak sutara.
Halaber, ez biltegiratu toner-kartutxoak edo
papera sugarrak egon daitezkeen tokietan. Horrek
tonerrari edo paperari sua eman diezaioke eta
erredurak edo suteak eragin daitezke.
Oharra
Produktuaren izena
Segurtasun-araudiek produktuaren izena
erregistratuta izatea eskatzen dute.
Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan,
parentesi ( ) arteko izen hauek erregistratuta egon
daitezke.
LBP112 (F173000)
EC gidalerroen EMC eskakizunak
Ekipamendu honek EC gidalerroen oinarrizko
EMC eskakizunak betetzen ditu. Produktu honek
EC gidalerroen EMC eskakizunak betetzen dituela
adierazten dugu. Nahiz eta sare elektrikoaren
sarrera 230 V-koa izan (50 Hz), produktuaren
tentsio izendatua 220-240 V-koa izango da (50/60
Hz). EC gidalerroen oinarrizko EMC eskakizun
teknikoak bete ahal izateko, kable babestua
erabiltzea beharrezkoa da.
EU WEEE gidalerroak
Canon gunean (canon.com/oip-manual)
aurkituko duzun erabiltzailearen azken
gidaliburuan (HTML gidaliburua) irakur ditzakezu
WEEE gidalerroei buruzko informazioa.
Erantzukizun-ukatzea
• Dokumentu honetako informazioa alda
daiteke jakinarazpenik gabe.
• CANON INC. ENPRESAK EZ DU INOLAKO
BERMERIK EMATEN (ESPLIZITURIK ZEIN
INPLIZITURIK) MATERIAL HONI DAGOKIONEZ,
HEMEN ADIERAZI EZEAN. BESTEAK BESTE,
SALEROSKETA-BERMEAK, MERKATURATZE-
BERMEAK, XEDE JAKIN BATERAKO
EGOKITASUNA ETA ARAUAK EZ-HAUSTEAREN
BERMEAK. CANON INC. EZ DA INOLAZ ERE
ERANTZULE IZANGO ZUZENEKO, ZEHARKAKO
EDO ONDORIOZKO KALTEENGATIK EDO
MATERIALAREN ERABILERAREN ONDORIOZ
GERTATUTAKO DATUEN EDO MOZKINEN
GALERENGATIK.
Gidaliburu honi buruz
Marka erregistratuak
Mac Apple Inc. enpresaren marka erregistratua
da.
Microsoft, Windows, Windows Vista, Windows
Server, Internet Explorer, Excel eta PowerPoint
Microsoft Corporation-en marka komertzialak edo
marka erregistratuak dira Ameriketako Estatu
Batuetan edo beste herrialde batzuetan.
Gainerako produktu eta enpresa-izen guztiak
beren jabe bakoitzaren marka erregistratuak dira.
Hirugarrenen
softwarea
Canon produktu honek ("PRODUKTUA")
hirugarrenen software-moduluak ditu. Software-
modulu horien erabilera, banaketa eta
eguneratzeak (guztia batera, "SOFTWAREA"),
jarraian adierazitako (1) - (9) baldintzen mende
daude.
(1) PRODUKTU hau (SOFTWAREA barne), edozein
herrialdera bidaltzen, igortzen edo
esportatzen bada, onartzen duzu herrialde
horietako esportazioak kontrolatzeko lege,
murriztapen edo araudi aplikagarri guztiak
beteko dituzula.
(2) SOFTWAREaren eskubideen jabeek dute
SOFTWAREAREN inguruko edozein titulu,
jabetza edo jabetza intelektualaren eskubide.
Hemen berariaz adierazi ezean,
SOFTWAREaren eskubideen jabeek ez
dizkizute dokumentu honen bitartez emango
edo esleituko SOFTWAREaren eskubideen
jabeei dagozkien jabetza intelektualaren
eskubideekin lotutako lizentziak edo
eskubideak.
(3) SOFTWAREA soilik erabil dezakezu erosi duzun
Canon produktuarekin.
(4) Ezingo diezu SOFTWAREA hirugarrenei esleitu,
azpi-lizentziatu, banatu edo transferitu
aurretik SOFTWAREaren eskubideen jabeen
idatzizko baimena jaso ez baduzu.
(5) Aurrerago adierazitakoa kaltetu gabe,
SOFTWAREA transferitu ahalko duzu soilik (a)
PRODUKTUarekin erlazionatutako eta
harpidetzaren baldintzetatik eratorritako
eskubide eta obligazio guztiak
transferentziaren hartzaileari esleitzen
badizkiozu eta (b) transferentziaren hartzaileak
baldintza horiek guztiak onartzen baditu.
(6) Ezin duzu SOFTWAREaren kodea deskonpilatu,
alderantzizko ingeniaritzaz aldatu,
desmuntatu edo beste modu batean desegin
gizakiek irakurtzeko moduko kode bihurtzeko.
(7) Ezingo duzu SOFTWAREA aldatu, egokitu,
itzuli, alokatu, errentan eman edo mailegatu,
ez eta SOFTWAREan oinarritutako lan
deribaturik sortu.
(8) Ezin duzu baimenik SOFTWAREa
PRODUKTUtik ateratzeko edo horren kopiak
egiteko.
(9) Ez zaizu lizentzian emango gizakiek
irakurtzeko modukoa den SOFTWAREaren
zatia (iturri-kodea).
Lehen zehaztutako (1) - (9) baldintzei eragin gabe,
PRODUKTUak bestelako lizentzia-baldintzekin
batera datozen hirugarrenen software-moduluak
ditu. Modulu horiek beste baldintza horien
mende egongo dira. PRODUKTUari dagokion
gidaliburuko Eranskina atalean aurkituko duzu
hirugarrenen software-moduluekin
erlazionatutako lizentzia-baldintza horiek.
Gidaliburu hau erabilgarri duzu hemen: http://
canon.com/oip-manual.
PRODUKTUA erabiltzen baduzu, lizentzia-
baldintza aplikagarri guztiak betetzea onartzen
duzu. Ez bazaude ados lizentzia-baldintza
horiekin, jarri harremanetan zerbitzuaren
ordezkariarekin.
V_170323
Eu
111

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Inhaltsverzeichnis