Herunterladen Inhalt Inhalt Diese Seite drucken

Canon MF113w Schnellinstallation Seite 198

Vorschau ausblenden Andere Handbücher für MF113w:
Inhaltsverzeichnis

Werbung

Verfügbare Sprachen
  • DE

Verfügbare Sprachen

  • DEUTSCH, seite 152
Eranskina
Segurtasunarekin erlazionatutako
ikurrak
Piztu/Itzali etengailua: "PIZTUTA" posizioa
Piztu/Itzali etengailua: "ITZALITA" posizioa
Piztu/Itzali etengailua: "EGONEAN" posizioa
"PIZTUTA"
Lur-konexioko terminala
Tentsio arriskutsua barruan. Ez ireki
gidaliburuetan zehazten ez den estalkirik.
KONTUZ: gainazal beroa. Ez ukitu.
Eu
II. klaseko ekipamendua
Zati mugikorrak: ez hurbildu gehiegi
mugitzen diren zatietara
KONTUZ: baliteke deskarga elektriko bat
gertatzea. Atera entxufe guztiak elikatze-
iturritik.
Zati zorrotzak daude. Aldendu gorputzeko
atalak zati zorrotzetatik.
• Produktuaren arabera, baliteke goian
adierazitako zenbait ikur erantsita ez egotea.
Mantentzea eta azterketak
Tarteka garbitu makina. Hautsa pilatzen bada,
baliteke makinak ongi ez funtzionatzea.
Garbitzean, ziurtatu hau kontuan hartzen duzula.
Eragiketan arazoak jarraitzen baduzu, ikusi
Erabiltzailearen gidaliburuko "Troubleshooting"
aukera. Arazoa ezin bada konpondu edo makina
aztertu behar dela uste baduzu, ikusi "When a
Problem Cannot Be Solved" atala.
ABISUA
• Garbitu baino lehen, itzali makina eta
desentxufatu elikatze-entxufea korronte
alternoko elikatze-iturritik. Bestela, suteak edo
deskarga elektrikoak gerta daitezke.
• Desentxufatu entxufea tarteka eta kendu
hautsa eta zikinkeria zapi lehor batekin.
Pilatutako hautsak aireko hezetasuna xurga
dezake eta baliteke sutea eragitea,
elektrizitatearekin harremanetan jarriz gero.
• Erabili zapi heze eta ongi xukatu bat makina
garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko
zapiak. Ez erabili alkoholik, bentzenorik,
disolbatzailerik edo substantzia sukoirik. Ez
erabili paperezko zapirik edo paperezko
oihalik. Substantzia horiek makinaren barneko
zati elektrikoak ukituz gero, baliteke
elektrizitate estatikoa sortzea edo sute edo
deskarga elektrikoak eragitea.
• Begiratu tarteka elikatze-kablea eta entxufea,
kaltetua dauden ikusteko. Begiratu makinak
herdoilduta dagoen, konkadurarik, marrarik
edo arrakalarik baduen edo gehiegi berotzen
den. Mantentze gutxiko ekipoak erabiliz gero,
baliteke suteak eta deskarga elektrikoak
eragitea.
KONTUZ
• Makinaren barnealdean tenperatu altuko eta
tentsio handiko osagaiak daude. Osagai horiek
ukituz gero, baliteke erredurak eragitea. Ez
ukitu gidaliburuan adierazten ez den makinako
zatirik.
• Papera kargatzean edo trabatutako papera
kentzean, kontuz ibili paperaren ertzekin
eskuak ebaki gabe.
198
Kontsumigarriak
ABISUA
• Ez bota erabilitako toner-kartutxorik edo
antzekorik sutara. Halaber, ez biltegiratu
toner-kartutxoak, danbor-kartutxoak edo
papera sugarrak egon daitezkeen tokietan.
Bestela, baliteke tonerrak su hartzea eta
erredurak edo suteak eragitea.
"ITZALITA" etengailua
• Nahi gabe tonerra isuri edo zabaltzen baduzu,
bildu kontu handiz toner-partikulak edo
garbitu zapi leun heze batekin, arnastu gabe.
Ez erabili inoiz hauts-leherketen aurkako
segurtasun-neurririk ez duen xurgagailurik
isuritako tonerra garbitzeko. Bestela, baliteke
xurgagailua kaltetzea edo hauts-leherketa bat
eragitea deskarga estatiko baten ondorioz.
Taupada-markagailua erabiltzen ari bazara
• Toner-kartutxoak maila baxuko fluxu
magnetikoak sortzen ditu. Taupada-
markagailua erabiltzen baduzu eta ez bazara
ongi sentitzen, aldendu toner-kartutxotik eta
deitu berehala medikuari.
KONTUZ
• Erabili kontuz tonerrik arnastu gabe. Tonerra
arnasten baduzu, deitu berehala medikuari.
• Kontuz ibili tonerra begietan edo ahoan sar ez
dadin. Tonerra begietan edo ahoan sartuz
gero, garbitu berehala ur hotzarekin eta deitu
medikuari.
• Kontuz erabili tonerrak azala ukitu gabe. Ukituz
gero, garbitu berehala xaboiarekin eta ur
hotzarekin. Azala narriatuz gero, deitu berehala
medikuari.
• Mantendu toner-kartutxoa eta beste
kontsumigarri batzuk haur txikiengandik urrun.
Tonerra irentsiz gero, deitu berehala medikuari
edo intoxikazio-zentrora.
• Ez desmuntatu edo aldatu toner-kartutxoa
edo antzekoa. Bestela, baliteke tonerra
barreiatzea.
GARRANTZITSUA
Toner-kartutxoa erabiltzea
• Ziurtatu toner-kartutxoa eutsita duzula
heldulekua erabiltzean.
• Ez ukitu tonerraren elikadura-atala ( 
kontaktu elektrikoak ( 
kartutxoaren memoria ( 
 ),
 ) edo toner-
 ).
a
Botoien ikuspegia
c
b
• Beharrezkoa ez bada, ez atera toner-kartutxoa
paketetik edo makinatik.
• Toner-kartutxoa produktu magnetikoa da. Ez
jarri produktu magnetikoetatik gertu, adibidez,
disketeak eta disko-unitateak. Bestela, baliteke
datuak kaltetzea.
Danbor-kartutxoa erabiltzea
• Ziurtatu danbor-kartutxoa eutsita duzula
heldulekua erabiltzean.
• Makinaren barnealdean danborraren gainazala
marratzea edo argitan egotea saihesteko, ez
ireki danborra babesteko itxigailua ( 
ukitu kontaktu elektrikorik ( 
 ) edo danbor-
kartutxoaren memoria ( 
 ).
a
Botoien ikuspegia
b
• Beharrezkoa ez bada, ez atera danbor-
kartutxoa paketetik edo makinatik.
Toner-kartutxoa eta danbor-kartutxoa
biltegiratzea
• Biltegiratu ingurune honetan segurtasunez eta
arrakastaz erabiltzeko.
Biltegiratzeko tenperatura-tartea: 0 - 35 °C
Biltegiratzeko hezetasun-tartea: % 35 - 85eko
hezetasun erlatiboa (kondentsaziorik gabe)*
• Ireki gabe biltegiratu toner-kartutxoa eta
danbor-kartutxoa.
• Toner-kartutxoa edo danbor-kartutxoa
makinatik kendu eta biltegiratu nahi denean,
jarri kendutako toner-kartutxoa edo danbor-
kartutxoa jatorrizko bilgarrian.
• Toner-kartutxoa biltegiratzean, ez biltegiratu
zutik edo buruz behera. Tonerra solidotu
egingo da eta baliteke jatorrizko egoerara ez
itzultzea astinduz gero ere.
* Biltegiratzeko hezetasun-tartean biltegiratuz
gero, baliteke ur-tantak (kondentsazioa)
sortzea toner-kartutxoaren edo danbor-
kartutxoaren barnean, tenperaturan aldea
badago toner-kartutxoaren eta danbor-
kartutxoaren barnealdearen eta
kanpoaldearen artean. Kondentsazioak
toner-kartutxoaren edo danbor-kartutxoaren
inprimatze-kalitatean eragingo du.
Ez biltegiratu toner-kartutxoa eta danbor-
kartutxoa toki hauetan
• Sugarrak ager daitezkeen tokietan
• Bost minutuz edo gehiagoz eguzki-argi zuzena
jasotzen duten tokietan
• Giroan gehiegizko gazitasuna dagoen tokietan
• Gas korrosiboak (adib., aerosolak eta
amoniakoa) dauden tokietan
 ). Ez
c

Werbung

Inhaltsverzeichnis
loading

Diese Anleitung auch für:

Mf112

Inhaltsverzeichnis